Joannateguy berriz ere (1)
Aurrekoren batean esana dut hemen euskal literaturaren klasikoak gogoko ditudala, ez haien literatur merituengatik, haien hizkuntzaren ederrarengatik baizik. Interes filologikoa dute, beraz, niretzat, literario baino areago.
Horregatik ez nuke Bazilio Joannateguyren San Beonaten bizitzea liburua bukatutzat eman nahi, paragrafo hautatu batzuk agertu gabe, beti ere oharra eginda interes linguistiko-filologikoa baino ez dutela.
Jakin ezazue, bestetik, liburu osoa hemen daukazuela pdf batean.
Hona hemen perla batzuk. Goza itzazue.
Hala-hala, ikustatez eta amodioz betea bere Aita loriosaren alderat, egin zuen bere baitan behar ziotela ezagutarazi jende guziei nolakoa izatu zen Aita on haren bizitza.
(...)
Eta komentuetarik kanpo, zer begitarte egina izanen zaio?
(...)
Eta nola Benoatek ere baitzituen bertuterako jaidurarik hoberenak, goizik ohartu ziren haren inguruan zirenak maite zuela bertutea.
(...)
Eta, ohartu bezain sarri, egin zuen bere baitan etzuela gehiago zangorik ezarriko eskola hartan.
(...)

Zabaldu
del.icio.us