Emakumearen irudia komunikabideetan
Iturria: www.ideal.es
Andaluziako Emakumearen Institutuak (AEI) eta Almeriako Kazetarien Elkarteak antolatu dute ikastaro hau: "Komunikabideen zeregina genero-identitatearen kultur eraikuntzan".
AEIko korrdinatzaileak adierazi zuenez, emakumeak albiste baten protagonistak direnean estereotipo biotako bat agertu ohi dute: batetik, biktima, ahula, bere burua defendatzeko ez gauza; eta bestetik, objektua, arina, kaskarina, bere irudia saldu egiten duena.
Hona hemen ikastaroaren gaiak: emakumea informazioaren subjektu; androzentrismoa, emakumeen ikustezintasunaren kausa; androzentrismoaren eta gizarte estasusaren arteko harremana; nola irudikatzen ditugun emakumeak eta giznak genero-indarkeriari dagokionez; gizartearen sentsibilizazioa eta horren eragina berdintasun-politiketan; komunikabideak sinbolo, balio eta estereotipo-egile; hizkuntza, errealitatea aipatzeko eta barneratzeko tresna.
Adela Segurak ikastaroaren aurkezpen ekitaldian adierazi zuenez, komunikabideak oso baliagarriak dira agerian jartzeko hainbat mito eta sinismen okerrek estaltzen dutela errealitatea.

Zabaldu
del.icio.us