Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

03/10/2008 GMT 1

Euskara atzerrian ere bai

martinez @ 08:57

Iturria: www.erabili.com

2008-09-22 

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta UNEDek (Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak), 2008-2009 ikasturterako lankidetza hitzarmena sinatu eta aurkeztu dute, UNEDen bitartez euskara eta euskal kultura lektoretza Espainiako estatuan nahiz atzerrian sustatzeko.

Euskara ikasteko arrazoiak

Miren Azkarate Kultura sailburuaren ustez, euskarak bere eremu naturaletik kanpo ere "interes handia pizten du". Euskara ikasteko arrazoi sentimentalez gain, azpimarratu zuen badirela "arrazoi zientifikoak, kulturalak, politikoak...". Bere esanetan, "asko dira guregana hurbildu direnak gure hizkuntza politika ezagutu nahian, asko dira euskara bera eta bere bilakaera ezagutu nahi dutenak, euskararen biziraupenaren misterioa ezagutu nahi dutenak, edota euskaldunotaz eta Euskaditaz zerbait jakin eta hizkuntzaren oinarrizko ezagutza jaso nahi dutenak".

Euskara atzerriko 24 unibertsitatetan

Halaber, Azkaratek oroitarazi zuen datorren urtetik aurrera beste tresna sendo bat ere izango dutela zeregin horretan: Etxepare Euskal Institutua. Eta bitartean, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak baduela jada, ekimen bat indarrean: lektore programa, bere sorreran, duela bost urte, "uste genuena baino are urrutirago iristen ari dena".

"Orain arte lektoretza programa 12 herrialdetan bazegoen ere, gaurtik aurrera, UNEDekin sinatu duten hitzarmen honen ondorioz, gehiagotan". Emaitzetan ere urrutirago helduko direla azaldu zuen sailburuak: "jende askorentzat nobedadea izango da jakitea 24 unibertsitate daudela gaur atzerrian euskara eta euskal kultura irakasten, 800 ikasle baino gehiago dabiltzala euskara eta euskal kultura ikasten unmibertsitate horietan. 60tik gora Helsinkin, 100 baino gehiago Txilen... Edonor harritzeko modukoak dira datuok".

Kultura sailburuaren iritziz, "hemendik kanpora egiten den guztia ere ondo etorria izango da euskararen prestigioaren eta ezagutzaren mesedetan baldin bada. Aliatuak behar ditu euskarak, nonahi. Gero eta gehiago gainera, bizi dugun globalizazioaren garaian".

Hitzarmen hau dela tarteko, datorren ikasturtean posible izango da Espainian euskararekin eta euskal kulturarekin lotutako ikastaroak, diplomak, aldizkari zientifikoak, unibertsitateko ikastaroak, mintegiak, eta abar aurrera eramatea.

  • Euskara eta Euskal kulturako ikasketak eskainiko ditu UNEDeko Hizkuntza-zentroan (CUID). Ikastaroak 150 orduko modulutan garatuko dira, eta ikasle bakoitzak ezin izango du bi modulu baino gehiagotan parte hartu ikasturteko.
  • Euskal kultura zabaltzeko eta hedatzeko kultur ekintzak egitea, UNEDen urrutiko hezkuntzarako metodologia erabiliz, legeak ezarritako aurrez aurreko eskolak emango diren arren. Helburua da unibertsitatearen jarduerak ez mugatzea irakaskuntzaren arlora, baizik eta ikasle kopuru nahiko handia duten zentroetan, Madrilen bezala, ikasleak euskal bizimoduarekin harremanetan jartzeko ekintzak garatzea ikasturtean zehar.
  • Irakaslearen esku beharrezkoa den ekipamendua jartzea (ikasgela, programan ikastaroa iragartzea).
  • Lektoreari lan-kontratua egingo dio eta horren arabera ordainduko dio.

Miren Azkarate: "Gezurra badirudi ere, gaur egun Espainiako unibertsitaeetan atzerriko hizkuntzak bezain arrotz dira euskara, katalana, aranesa, galegoa...".

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!