Emakume araunlariak
Emakumeek kiroletan duten presentziaz ez dut ezer esango oraingo honetan, nahiko begi-bistakoa baita urri-urria eta penagarria dela.
Horregatik poztu naiz irakurri dudanean, Emakumeen Kontxako I. Bandera, estropadena, noski, jokatu ondoren duela gutxi Donostian, bigarren bat gutxienez antolatzeko asmoa dutela arduradunek.
Arraunlari modura ere ez dute eduki egun arte emakumeek tokirik. Kontxako Banderaz bakarrik ari bagara, 128 urte itxaron behar izan dugu emakumeek parte har dezaten.
Ea gainontzeko txapelketen antolatzaileek bide horretantxe jarraitzen duten. Oso berri ona izango litzateke denontzat.

Zabaldu
del.icio.us