Joannateguy eta eskuara 1902an (7)
(...)
LIBURU-EGILE ARROTZEK EUSKARAZ ZER DIOTEN
Hamaseigarren mendean bazen Holandako ikastegi edo eskola nagusian Skaliger zeritzan jakintsu handi bat. Jaun horrek batzuen anitz mintzaira ikasirik eta, gurea ere ikasia, hona zer dion: "Euskaraz ez du dus ere basarik, ez latzik ez bortitzik; guztiz eztia da eta gozoa. Egin-egina, anitz aspaldikoa da, eta orain den tokian zen erromanoak hara agertu aitzinetik."
Hemen ezartzen dut, Frantziatik Baionara etorri eta zazpi urtez Bidarteko erretor izan den apez batek, Pouvreau apezak, zer utsi duen iskribatua bere liburu batean: "Jakin behar izanik, apeztu eta berehala, zer lana den euskara ikastea, lan horri esker ezagutu dudan mintzaira horrek zein abilki eta errexki moldatzen dituen hitzak, zein argi eta modu ederrean ezartzen dituen."
Humboldt deritzan Alemaniako jakintsu handi batek dio bere liburuetan: " Euskara beste mintzaira guztiez goragokoa da."
Errana da Parisen bizi den jakitate handiko jaun baten liburuetan, J. Vinson-en liburuetan: "Beste edozein mintzaira ezartzea euskararen aldean, hori liteke, handitu gabe geldituak diren gizon koxkor batzuk ezartzea gizon eder-eder batzuen aldean."
Mintzaira anitz eta euskara ere badakien jaun angles batek, Dodgson-ek, zoratua gure mintzairaren edertasunak, eta nola daukan, beste mintzaira guztiek baino hobeki, nahi eta behar den hura esateko ahala, dio gobernuko gizonek euskaraz egingo balituzte beren aditu edo patuak, ez litekeela haien artean eztabaida biderik, gauzak ez aski zuzen iskribatuz.
(...)

Zabaldu
del.icio.us