Maria Duran
Maria Duran mallorcarra abokatua da. Hamalau mila emakume defendatu ditu, tratu txarren inguruko auzietan. Elkarrizketa egin diote Diario de Mallorca egunkarian. Oso gauza interesgarri eta itxaropentsuak esan dituenez gero, horietako batzuk nabarmenduko dizkizuet:
- Egunkarietako berrietan ez dago erasotzailearen nazionalitatea aipatzerik, aurrejuzkuak egiteko baino ez baitu balio. Matxismoa globala da eta mundu osoan dabil.
- Inolako zalantzarik gabe baiezta dezaket gizonezko gehienek sekula ez dutela emakumerik gaizki tratatuko.
- Emakume guztiok pairatu dugu inoiz berbazko indarkeria, piropo batetik hasita obszenitateraino. Horrelaxe ikasi dugu geure askatasuna murrizten mugimenduetan, jantzietan...
- Kasu apur batzuetan emakumeak hiltzen du senarra. Horrelakoetan emakumeak zigor larriagoa izaten du, fisikoaz ahulagoa izanik, hilketan maltzurkeria handiagoz jokatu behar izaten duelako. Alderantziz, hiltzailea gizona denean, indarra erabiltzea ez da larrigarritzat jotzen.
- Erasotzaileak, berrogei urtetik beherakoa bada eta bere barneko kultur arauak aldatzeko prest badago, badauka erremediorik.
- Tratu txarrengatiko salaketa gezurrezkoak omen daude. Nik ez dut bakar baten berri ere jakin.

Zabaldu
del.icio.us