Zer izan zen lehenago? Eskaintza ala eskaera?
Horrelako galdera egin ohi nion nik neure buruari, prostituzioa zela eta. Zer izan zen lehenago? Puta ala puteroa?
Eta horrelako galdera buruan nerabilela, bada, hurbildu nintzen behin Ameriketako aditu batek Bilbo aldean eman zuen hitzaldira. Zalantza izpirik gabe erantzun zidan lehenago eskaera izan zela. Hona hemen froga: prostitutak gizon asko dabiltzan inguruetara eraman ohi dituzte, hala nola, armadaren koarteletara edo Alemaniara, futbolaren mundu txapelketa zela eta.
Duela gutxi, irailak 9, metroan doan banatzen dituzten egunkari horietako batean irakurritako zerbaitek berretsi dit adituak esandako hura. Albistea da. Badio Santurtzin laurogei urteko gizona atxilotu dutela, hamahiru urteko neskatila bati 20 euro eskainita, sexu zerbitzu baten truke.
Zer uste duzue? Gizonak egin al zuen horrelakorik lehenago? Neskatilak?

Zabaldu
del.icio.us