Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

08/09/2008 GMT 1

Joannateguy eta eskuara 1902an (3)

martinez @ 19:19

(...)

EUSKARARI ZOR DIOGUN ONA

Bada nork daki zenbat mende euskaldunak gure oraingo herri honetan direla. Non dira aldiz lehenago, erromanoen denboran, Frantzian, Espainian eta Italian ziren beste jende-aldeak? Haiek guztiak itoak edo urtuak nonbaitik etorritako jende basa batzuen artean.

Euskaldunak, aldiz, aitzina ere euskaldun egon. Bazekiten-eta jende-alde haietako batzukĀ edo beste beren artera hartuz, beharko zutela galdu, lurra bezain ongi, beren mintzaira ere, eta horregatik ez zieten Euskal Herrian kokatzen utzi, Euskal Herrian berak izango dira aitzina ere etxeko nagusi eta jaun.

Eztabaida biderik izan dezatela beren artean, eta han dute Lege Zaharra jakiteko zeinek duen hobena, eta aldiz kanpoko etsai zenbaitek nahi baldin badiote egin bidegaberik, orduan denak elkarretara bildu eta zainduko dute ederki beren herria.

Non zitezkeen hobeki euskaldunak egoteko eta ere puliki bizitzeko? Inora joan gabe, bazituzten hemen bertan aran eta zelai ederrak bihiarentzat, mendi gizenak azienda xehe eta larri guztientzat, itsas zabala ere arrantzarako.

Oraingo egunetan ere nongo gizon gazteak dira euskaldunak baino hobeto ikusiak, dela armadetan, dela ontzietan? Euskarak eduki baikaitu jende mota guztietatik bereiz, eta lehenagoko euskaldun aipatuen odola oraino gure zainetan.

(...)

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!