Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

06/09/2008 GMT 1

Horrorea

martinez @ 07:22

Beste parentesi bat egingo diogu Joannateguyren saiakerari, literatur pieza polit bat tartekatzeko; polita bezain ikaragarria, esan dezagun bide batez. Neuk euskaratu dut frantsesetik. Ia gustukoa duzuen.

Mutiko txiki bati ebakuntza arriskurik gabea egin behar zioten. Anestesistak, ordea, huts egin zuen eta mutikoa gor, itsu, mutu eta paralitiko atera zuten kirofanotik, sendatzeko modurik gabe.

Mutikoa ilunean zen, anestesiatik esnatu zenean. Ez zuen ezer entzuten, ez zuen ezer ikusten, ez zuen ezer sumatzen hatzamarren puntan. Ur beltzetan murgildua zen betiko. Mundu guztia zeukan inguruan eta bera ez zen ezertaz konturatzen. Harengandik hurbil, baina betiko bereiz, gurasoak eta medikuak, ikaraturik, haren aurpegi zurbilari begira gelditzen ziren adi-adi, begi erdi itxi haien atzean ezer sentitzen edo ulertzen ote zuen jakin gabe.

Mutikoak hasiera batean pentsatu zuen begiak estalita zituela eta gorputzean agian igeltsua ezarri ziotela; gela ilun isil batean zegoela, baina baten batek argia piztuko zuela inoiz. Sinismen osoa zuen luze gabe aita eta ama etorriko zirela eta hortik aterako zutela. Baina denbora aurrera zihoan, neurtzeko modurik gabe; minutuak, orduak edo egunak, ilunean eta isilean.

Mutikoak oihu egiten zuen, baina bere garrasia ere ez zuen aditzen. Beldur geldo adieraztezin hartan burmuina azalpen bila aritzen zitzaion. Bizirik lurperatu ote zuten? Besoa luzatzerik ere ez zeukan, ordea, bere gainean hilkutxako estalkia ikutzearrren. Konturatuko al zen inoiz errealitateaz?

Emmanuel Carrère: La classe de neige

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!