Enrique Echeburua genero-indarkeriaz
Enrique Echeburua Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Kliniko katedraduna da eta "etxeko" indarkeriaz aditua. Oso deklarazio jakingarriak irakurri dizkiot El PaĆs egunkarian (www.elpais.com). Honela dio:
- Emakumeei kosta egiten zaie bikotekidea salatzea, horrek harremanak porrot egin duela esan nahi duelako.
- Emakumeentzat bikote-harremana oso inportantea da, oso lotutik dago beren bizi-proiektuarekin. Askoz inportanteagoa da emakumeentzat gizonezkoentzat baino.
- Tratu txarrak agertzen direnean, emakumeak ez du sinistu nahi. Nahiago izaten du pentsatzea behin-behineko zerbait dela, egoera aldatu egigo dela. Gainera uste dute, salaketa eginez gero, estigmatizatu egingo dituztela gizona eta seme-alabak. Eta neurri batean halaxe izango da, baina hobe da estigma, hiltzea baino.
- Askok uste dute, estrategia inozo batzuk erabiliz (etxea aldatu edo beste ume bat eduki) aldatuko dela dena. Baina ez da oso probablea.
- Ezkontza aurretik, ezkongaietan ere egoten dira seinale batzuk gizonaren indarkeria iragartzen dutenak: jelosia, alkohola gehiegi edatea, urduria eta haserrea kontrolatu ezina... Ekamumeak, ordea, garrantzi gabekotzat jo ohi ditu; uste ohi du akats txikiak baino ez direla eta galdu egingo direla elakrrekin bizi direnean. Ez da, ordea, horrela izaten.
- Indarkeria ez da bat-batekoa, ez da egun batetik bestera agertzen, ezkongaietan ere horren seinaleak daude-eta.

Zabaldu
del.icio.us