Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

08/07/2008 GMT 1

IV. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak

martinez @ 11:37

Hemen duzue horri buruzko argitalpena www.erabili.com gunean.

Eta hona hemen emaitzen laburpena eta agian nire gogoeta batzuk horiei buruz.

Ondorio nagusiak:

  • Euskal hiztun elebakarrik ez dago. Agian hizkuntza gutxi izango dira munduan elebakarrik gabeak. Horrek hizkuntzan bertan dituen eraginak ikertzea oso oso interesgarria izango liztateke.
  • Hamasei urte edo gehiagoko biztanleen artean elebidun gehiago daude. Iparraldean ere gazte elebidunen kupurua hasi da dagoeneko gora egiten.
  • Erdaldun elebakarren ehunekoak behera egin du EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, aldiz, gora egin du.
  • Euskararen osasun egoeraren adierazgarri nagusia haren erabilera da. Horregatik, etorkizuneko hizkuntza politikako jarraibideeetan atentzioa eta kezka erabilera nonahi areagotzean jarri behar dugu.
  • Euskararen erabilera ez da ezagutza beste hazten ari. Hori normala da: harreman-sareak eta erabilera-eremuak erabakigarriak direlako. Hiztun asko berriak dira. Elebidunen erdia gune erdaldunetan bizi da, gaztelaniaz edo frantsesez jarduten duten harreman-sare zabalak eta euskara erabiltzeko erabilera-eremu urriak ditu.
  • ...
Erantzunak

Erantzunak(3) »

  1. Hizkuntza gutxi izango dira munduan elebakarrik ez dutenak. Dena den, hizkuntza gutxituen etorkizuneko joera hori izango da. Mundu zaharraren murruak erori dira, eta etorkizunean hiztun elebakarrak salbuespen izango dira.

    Ikertu beharko litzateke ea horrek zer dakarkion euskara bezalako hizkuntza bati.

    txerra | 2008-07-08 - 15:48:55 GMT 1 #

  2. Urrutira joan gabe, gu aurrez aurre gaudenean gazteleraz mintzatu ohi gara.
    Eta maiz erabakiorra izaten da pertsona bat zein hizkuntzatan ezagutu duzun.

    Iñaki Murua | 2008-07-08 - 22:13:15 GMT 1 #

  3. Aupa, Txerra. Gutxituena ez ezik, hizkuntza guztien joera uste dut dela hori eta mundu osoarena, halaber, oro har: gero eta elebakar gutxiago egotea. Eta bat nator zurekin: ondorioak aztertu gabe dagoz eta oso jakingarriak izango lirateke.
    Iñaki, Eusko Jaurlaritzak dioen moduan, niretzat, barakaldotarra izanik, guztiz normala da hori. Zenbaki erlatiboetan ez, baina absolutuetan euskaldun piloa gara Barakaldon. Dena den, txikitatik ezagututa, txikitatik egin ohi dugu gaztelaniaz geure artean eta gaitza da betiko ohitura hori aldatzen

    martinez | 2008-07-09 - 07:27:01 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!