Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

06/07/2008 GMT 1

Sagrario Aleman euskaltzaina (eta 5)

martinez @ 08:18
  • ...
  • Lehen, erdara eta euskararen arteko distantzia Iruñean ez zen hain handia. orain arras arrotz egiten zaizkien euskal kutsuko honelako esaldiak: La madre y hemos venido. ¿Qué estabas tardada? ¿Pues? No soy cosa para nada. Vas a tomar mal... egunerokoan barra-barra erabiltzen baitzituzten erdaraz. Eta ikasleei, berantetsirik eta ez naiz deusetarako gauza eta gisakoak oso hurbilekoak zitzaizkien.
  • Aditzarekin buru-hauste franko izaten dute, batez ere dut eta ditut berezi behar horrekin. Baina benetan misterioa ergatiboa da. Joan den irailean ikasle batek bi azterketa zituen egin beharrak, ingelesa eta euskara. urduri zegoen, euskarazko azterketagatik, ez bestearemgatik. Zergatik galdetu nion. "Ingelesak ka-rik ez duelakoz" erantzun zidan. Beldur naiz, izutu ere egin ote ditugun ikasleak "ka" horrekin.
  • Hizkuntza bat ikastea neketsua da. Gogorrena, halere, eguneroko egitekoak utzi gabe, euskara ikasteko, astean zortziren bat orduko astia hartu behar izatea da. Horrexehgatik uzten diote askok euskara ikasteari, denbora faltagatik. Ondorioa: orduak eta ordutegiak malgutu beharra. Euskaltegietako eskaintza arrunta (egunean bi eskolordu) gain hartzeko gauza ez den asko dabil mundutxo honetan. Denborarik ez izatea ez da arrazoi bakarra, baina bai nagusia. Aski ez aurreratzea da aipatzen duten beste arrazoietako bat. Tarteko urratsetan maiz gertatzen da horrelako etsipena.
  • Norbanakoaren ahaleginaz egin dira aurrerapausoak. Ikasteko ahalegina norbanakoak egin beharko du aurrera ere, baina lana arintzeko ahalik eta erraztasun handienak eman behar dizkiogu, zama guztia norbanakoaren bizkar utzi gabe. Badakigu ikasten ez hasteko edo ikaste-prozesua bertan behera uzteko arrazoi nagusia denbora falta izaten dela. Administrazioek eta enpresek denbora oparitu beharko liekete euskara ikasi nahi dutenei, irakasle eta funtzionarioekin egiten duten gisara. Lanetik liberatu euskara ikasi nahi duen nafar heldua, bere soldata eta lanpostua atxikiz, doako ikastaro trinkoetan edota barnetegietan euskara ikas dezan. Bat nator.
Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!