Euskara hizkuntza zaila dela dio askok. Moreno Cabrerak dio hizkuntzak ez direla zailak edo errazak, aldearen araberakoa dela zailtasuna. Portugaldarrentzat gaztelania alemana baino errazagoa da, eta alemanentzat nderlandera gaztelania baino errazagoa. Xamarrek dioen bezala, bi hizkuntzen arteko aldea bera da alde batetik edo bestetik begiratuta. Hortaz, distantzia edo zailtasun bera du erdara (frantsesa edo gaztelania) ikasi behar duen euskaldunak edo euskara ikasi behar duen erdaldunak.
Euskara ikastera hurbiltzen da hainbat heldu. Hasiera hartan oso gazteak, 25 urtetik beheitikoak, ziren etortzen zirenak, kultura, dantza eta mendi taldeetan zebiltzanak asko, ikasleak, giro politiko jakin batean mugitzen zirenak. 1986-87rako aldatu zen ikaslearen tipologia, ikaslea ez da lehengo gune beretik heldu. Argi esan dezakegu ikasleria gero eta zaharragoa dela eta gizonezko baino emakumezko gehiago dugula ikasgeletan.
Esaldi hau formagatik hautatzen dut, ez edukiagatik: Irakasle batek aditza lantzeko jostailu polit bat asmatu zuen eta Mañueta karrikan txurroak nola horrelaxesaldu genituen jostailu haiek.
Kostatzen zaio euskara ikasleari hasieran esaldiaren ordenaz jabetzea. Zergatik esaten ditugun gauza guztiak atzekoz aurrera esaten digute. Asisko Urmenetaren erantzuna ematen diegu honelakoetan: altxorraren bila jostaketan aritzeko askoz ere errazagoa delakoz euskararen ordena zuzena (handitik txikira), erdararen aldrebesa baino. Hurrengo pista, beheitiko pisuko sukaldeko ezkerreko armairuko eskuinaldeko bigarren kutxan dago. Eta erdaraz hor hasiko zara, en el segundo cajón del armario... Hara, erdaraz hori irakurri orduko, euskarazkoa irakurri duena lehenengo pisuan da.
Ze polita armairuaren adibidea!
Patxi | 2008-07-04 - 21:31:05 GMT 1 #
Bai, oso argigarria, ez da? Asisko Urmenetari zor diogu.
martinez | 2008-07-05 - 07:59:26 GMT 1 #