02/07/2008 GMT 1
martinez @ 06:47
- Orain sei bat urte, Basaburuko udaletxearen berriztatze lanen amaieran, alkateak euskaraz prestatu zuen hitzaldia eta euskaraz irakurri zuen. Gobernutik etorritako ordezkaria haserretu egin zen, ordea, berekiko errespetu faltzatzat jo baitzuen euskaraz mintzatzea eta horrexekin hasi zuen bere hitzaldia, besteei errespetu falta egotziz; erdaraz, jakina.
- Euskara ez ikasteko erabiltzen duten arrazoi nagusia denbora falta da. Euskara zaila dela diotenak ere ez dira gutxi. Ez dut euskararen beharrik esan zuten 1996an 20 eta 29 urte bitarteko askok. Iaz Iruñerrian egindako azterketan, berriz, ez ikasteko arrazoi nagusia adinekoa izatea da. Iruñea, Barañain, Burlata eta Aatarrabiako 15 urtetik goitiko populazioaren % 19,7k esan digu ez duela euskara ikasteko inolako interesik.
- Euskaltzaindiak 1979an argitaratutako Hizkuntza borroka Euskal Herrian liburuan irakurri dugu, euskara ikasteko arrazoi nagusia herri honetakoa izatea dela, herri batek iraun ez dezakeelakoz bere hizkuntzarik gabe.
- Motibazioari lot nakion. Afektibo-ideologikoak dira nagusi; "maite dudalakoz" edo "gure herriko hizkuntza delakoz"bezalakoak. Arrazoi komunikatzaileek ere badute pisua, eta garrantzi gutxien, berriz, pragmatikoek, 1996ko azterketan. Iruñeko inguruan oraintze egin dugun azterketan ere arrazoi guztien artean identitatea nagusitzen da. Seme-alabekin mintzatzeagatik ikasi nahi dutenen artean gehienak emakumezkoak dira.
Erantzunak
Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!