30/06/2008 GMT 1
martinez @ 09:44
- Etxalekun gaur, lehen ez bezala, eskolako hizkuntza da euskara, ez ordea jostaketakoa.
- 1992an inauguratu zen Imozko udaletxea. Besta hartara Nafarroako Gobernuko ordezkaririk etorri zen. Eta dena euskaraz egin zen. Dena ez, Gobernuaren bedeinkazioa erdaraz izan zen, ordezkariak euskaraz ez baitzekien. Transmisioa ez da etxean bakarrik egiten, herriak ere egiten du. Hiruretan hogeita hamarreko hamarkadan, herrian, transmisioa makaltzen hasi zen. Erdararen presentzia handiagoa zen, komunikabideak zirela eta, batez ere telebista zela eta. Telebistak etxe guztietan edo ia etxe guztietan izan baitzuen sarrera, horratx, erdara sukalderaino sartua. Hau nabaria da hizkeran. Telebistak hizkuntzan duen eragina, hau nere gai kuttuna!
- Hamarkada horrez geriztik sortutakoek Etxalekun erabiltzen diren hainbat hitz ez dituzte inoiz erabiltzen, eta beste asko ez dituzte ezagutzen. Eta guk, heldoagook ere, gero eta gutxiago erabiltzen ditugu, gazteek eskolan ikasitakoa eta telebistan entzuten duguna, nahitaez, gurea baino hobea delakoan. Hona hemen ospedun hizlariaren teoria.
- Kanpokoari ederresteko eta etxekoa zokoratzeko eta gutxiesteko joera ez dugu oraingoa halere, lehen ere ongi irakatsi ziguten euskararik hoberena Tolosakoa zela. Gure euskara kaxkarra zela eta zenbatetan ez ote dugu Etxalekun, det erabili kanpotarren aurrean, gure arteko dut erabili ordez, bait batuan dut onartu eta gero ere. Ondo eta hobeto bikotea ongi eta hobeki-ri gain hartzen ari da. Ez da inor jostatzen, orain denak jolastu egiten dira.
- ...
Erantzunak
Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!