Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

26/06/2008 GMT 1

Sagrario Aleman euskaltzaina (1)

martinez @ 18:02

Ea apurka-apurka ugarituz doazen emakumeak Euskaltzaindian % 60 - % 40 majiko horri iritsi arte.

Sagrario Alemanen sarrera-hitzaldia eder-ederra iruditu zaidanez gero, politena, Martinezen paragrafo hautatuak, agertuko dizkizuet, beti legez www.erabili.com gunetik hartuta. Tituluari berari xarmagarria deritzot, emea, hurbila, adierazkorra oso: Berdetik horira. Alemanen lehen pertsonari eutsiko diot.

  • Berrogeiko hamarkadan Etxalekura, gure herrira, etortzen ziren familia erdaldunetako umeek agudo ikasten zuten euskara. Guraso euskaldun batzuek, ordea, ez zieten seme-alabei euskararik irakasten etxe askotan, "guk sufritu duguna sufri ez dezaten", zioten gizonezko askok, soldadutza garaia buruan. Eskolako ikasketak ongi egiteko, zailtasunik gabe, euskara jakitea oztopotzat zeukaten frankok. Martinezen familian gauza bera gertatu zen: belaunaldi batetik batera eten zen euskararen katea.
  • Hiruretan hogeita hamarrekoan, gauzek okerrera egin zuten, eskolak elkartu egin zituzten eta haurrak beren herrietatik atera eta giro eta herri euskaldunetatik lekutu. Haur esukaldunak gutxiengo ziren komunitate horietan, eskola handi horietan, eta bertako hizkuntza bakarra, erdara.
  • Gros y Ladós-ek argitaratu berri duen "Recuperación del euskera en Navarra" liburuan, etorkizunerako egiten duen aurreikuspenean, dio, hamarkada gutxian euskararen erabateko galera zekarren maldan beherako joera geldiarazi dela, irauli egin dela. Mendebaldeko ibarretan 2001ean populazioaren ehuneko 80,3k dio euskara badakiela eta urte berean, haurren ehuneko 91,5 da euskalduna. Ibilbide horrek etorkizun itxaropentsua dakar.
  • ...
Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!