Berri ona Alemaniatik
El País egunkariak ekarri zuen berria ekainaren 20an. Alemaniako argitaratzaileak eta herri zerbitzuen sindikatua ados jarri dira, literatur itzultzaileei ordaintzeko sistema berria ezartzeko.
Erabakia, dena den, itzultzaileen biltzar batean onartu beharko dute irailaren 20an eta urriaren 1ean hasiko da indarrean. Horren arabera, itzultzen duten orrialde bakoitzeko, oinarrizko ordaina jasoko dute itzultzaileek eta, horretaz gain, 5.000 ale baino gehiago kaleratuz gero, liburuen fakturazioaren % 0,25etik % 1era jasoko dute eta saldutako lizentzien % 7,5 ere bai.
Orrialde bakoitzeko oinarrizko ordaina, bataz bestez, 17 eurokoa izango da azal gogorreko liburuei bagagozkie, eta 13 eurokoa, berriz, poltsikoko liburuak baldin badira. Edonola ere ez da izango 12 eurotik beherakoa lehenengo kasuan eta 10etik beherakoa bigarrenean.
Oso itzulpen berezi eta bitxien orrialdea baliteke 20 eurokoa edo garestiagoa izatea.
Berri ona dudarik gabe. Zabal dadila!

Zabaldu
del.icio.us
non erranen baita itzultzaileok aberastu egingo zaretela ;-)
Iñaki Murua | 2008-06-24 - 16:23:20 GMT 1 #
Zeozerengatik ekin nion nik alemana ikasteari.
martinez | 2008-06-25 - 06:55:24 GMT 1 #