Amelia Barquínek euskaraz eta hizkera sexistaz (3)
- Neska eta emakume berbak irain moduan erabili ohi dira euskaraz. Hori sexismoaren seinale eta sintoma argi baino argiagoa ez bada, datorrela Jainkoa eta ebatz dezala.
- Androzentrismoa dabil garai zehatz bateko "sufragio unibertsala" aipatzen dugunean, erabat ahaztuta Frantziako iraultzaren denboran, esaterako, emakumeek ez zutela botoa ematerik. Kontuz, bada, horrelako unibertsaltasunarekin.
- Esukaraz atsotitz eta esaera zahar benetan kaltegarriak ditugu. Hona hemen hainbat adibide:
- Ahuntza, atsoa eta emakumea, teman ez ditu inork irabaziko.
- Ahuntzak katen den mahastia eta andreak agintzen duen etxea, antzeko.
- Alaba baino, semea hobe.
- Alaba bakarra, etxean gerra.
- Ponte izenei dagokienez, Espainiako Kode Zibilak debekatzen dituenez gero identifikazioaz eta sexuaz nahasmena sor dezaketen izenak, onartezina da euskaraz emakume batek eta gizon batek izen berbera izatea. Baina benetan uste al duzue beharrezkoa dela sexu bereizketa izenen bidez argi eta garbi geratzea? Beste hizkuntza askotan behintzat ez da horrelakorik gertatzen.
Eta, bukatzeko, Barquínek azkeneko komentarioa jasoko dizuet. Esuakaz genero morfemarik ez egon arren, argi ikusi dugu zein puntutaraino dagoen generoa, hala ere, euskaran. Aldameneko hizkuntzekin alderatuta, nahiko antzekoak dira horretan, mezuen edukietan adierazten den sexismoa eta emakume eta gizonen trataera asimetrikoa baita diskriminaziorik ohikoena.

Zabaldu
del.icio.us