HABEren azterketak
www.erabili.com gunetik hartuta.
|
Euskara-gaitasun tituluen baliokidetzarako Dekretua indarrean sartu delarik, guztira 9.747 (iaz baino 2.000 gehiago) euskara ikasle ari dira parte hartzen HABEren 2008ko lehenengo deialdiko azterketetan, 1., 2. , 3. eta 4. mailak lortzeko asmoz.
Horietatik 7.132 ikasle 1. eta 2. maila erdiesteko aurkeztu ziren aurreko asteburuan. Azken larunbat honetan (2008-5-24), berriz, 2.616 ikasle aurkeztu ziren 3. maila lortzeko azterketara. Orain arte, HABEk emandako euskara gaitasun egiaztagiriek ez zuten administrazio publikoetan lan egiteko balio. Ostera, aipatutako dekretua dela bide, euskaltegietako ikasketen harian HABEk emandako lau mailetako egiaztagiriek balio ofizial osoa izango dute. Bazen garaia. Dekretua 2008ko apirilaren 18tik dago indarrean eta atzeraeragina du. Guztiz moskeagarria da atzeraeraginaren kontu hori, inork ez baitu garbi azaldu (edo nik behintzat azalpen egokirik ez dut ez irakurri ez entzun) zer-nolako ondoriak edukiko dituen. Dekretuak Europako Kontseiluak onartutako Hizkuntzen Europako Erreferentzia Markoaren B-1, B-2, C-1 eta C-2 mailekin parekatzen ditu IVAP-ek, HABEk, Osakidetzak, Ertzaintzak eta Hezkuntza Sailak emandako agiriak, bakoitzaren baliokidetzak ezarriz. Hauek dira Dekretuak ontzat eman dituen baliokidetzak:
|
|||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntza Eskola Ofizialeko zutabea noiz gehituko zain gaude asko.


Zabaldu
del.icio.us