Eta hiltzen ez direnak? Zer?
Komunikabideek zarata handia atera ohi dute, eta ondo deritzot, gizonen batek emaztea hiltzen duenean. Oso gutxi irakur daiteke, ordea, jipoitu ostean bizirauten dutenei buruz. Horietaz arduratu da Teresa Mollá Castells artikulu batean. Horren laburpena datorkizue jarraian.
Nola ohi daude bizirauten duten horiek? Bada, normalean oso txarto eta are txartoago seme-alaba txikiak baldin badituzte, salaketa eginda eta urruntzeko agindua lortuta ere.
Erasotzaileak, salaketa jasota, biktima zoratzen saiatu ohi dira, edo urduri jartzen behintzat, senide, ladiskide edo ezagunen bidez. Hainbatetan gezurtero hutsak direla diote (nahiz eta zauriak begi-bistakoak izan) edo emazte desleialak, eta ez zirela etxeaz arduratzen. Horrela, kalte handiagoa egiten diote biktimaren autoestimu apurrari eta lortzen dute biktimaren bizimodua benetan eskasa izan dadila, gertatutako guztia bere lepoan hartuta eta, hainbatetan, ingurukoek uste dutelako emakumea dela den-denaren erruduna.
Inguru pribatuan oraindik dira zalantzagarriak biktimaren arrazoiak. Eta zalantza eta euskarri eza pairatzen ditu biktimak, tratu txarra jasan ostean. Beste tratu desegoki bat pairatzen du, beraz, ingurukoek sinisten ez dutela.
Beste batzuetan erasotzaileak seme-alabak jartzen ditu amaren kontra eta amaren sufrimendua areagotzen du horrela. Sexismo hutsa datza horren guztiaren azpian, matxoen boterearen kontra erreboltatzen den emakumearen aurkako sexismoa.

Zabaldu
del.icio.us