Euskal gazteen ustez, seme-alabak emakumeen kontu dira
Hala dio behintzat pasa den astean plazaratu zen ikerketa baten emaitzak. Ikerketa 14-25 urte bitarteko 900 neska-mutili egin die Euskal Herriko Unibertsitateak. haien ustez, hala gizonek nola emakumeek egin behar dute lan eta etxeko lanak erdibanatu. Parekotasun hori, ordea, apurtu egiten da seme-alabak datozenean, ikasleen ustez, emakumeek utzi behar baitute lanpostua eta haurrez arduratu, txikiak diren bitartean. Hala ere, neskak progresiatgoak dira, mutilak baino.
Ikerketaren arabera, mutilek errazago onartzen dute eraso fisikoa, noizbehinka, gatazkak konpontzeko aukera gisa seme-alaben hezkuntzan, bikotekidearekiko harremanean edo lagun artean. Horrek lotura zuzena dauka pentsakera adierazteko gaitasun ezarekin eta sentimenduak ezkutatzera daramatza.
Erlijiotasun nahiz espiritualtasun senik ere ez dute agertzen eguneroko zereginetan eta gaitasun urria dute, halaber, porrota baikortasunaz gainditzeko edo taldelan baten burua izateko.
Beren buruaren iritzi onik ere ez daukate, beren buruarekiko segurtasunik, beren buruarenganako usterik ere ez. Eta beren itxura fisikoa ez zaio atsegin.
Hau panorama beltza etorkizunerako!

Zabaldu
del.icio.us