Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

01/04/2008 GMT 1

Soziolinguistika Klusterraren I. Jardunaldia

martinez @ 06:50

Donostian egin zuten otsailaren 29an. Hona hemen izen nagusia: Geroa bermatzeko, oraina ezagutu.

Lehenengo eta behin, Xavier Vila Bartzelonako Unibertsitateko irakasleak Kataluniako hezkuntza sistemaren inguruan egindako husnarketa plazaratu zuen. Haren arabera, Kataluniako konjunzio ereduak emaitza hobeak eman ditu Valentziako lerrokako ereduak baino. Dena dela, Katalunian ezagutza zabaltzea lortu den arren, hezkuntza sistemak gehienetan ez du lortu jatorriz gaztelaniadunak diren ikasleek hizkuntz jokaera alda dezatela eremu informaletan.

Bestetik, hizkuntz apolitkak gobernuak bakarrik egiten duelako uste okerra kritikatu zuen, praktikan erakunde eta enpresa guztiek baitute agian aitortu gabeko hizkuntz politika.

Malores Etxebarria eta Alex Mungiaren hitzaldiak izen hau eduki zuen: Hizkuntza jokabideak eta transmisioa Buruntzaldean: nola heltzen diogu gaiari? Buruntzaldean garatzen ari den esperientzia pilotuaren berri eman ziguten.

Iñaki Markok, Berrikuntza lan munduko erabilera planetan hitzaldian ERALAN proiektuaren berri eman zuen.

Iñaki Eizmendik Gazteen erabilera. Perspektiba eta prospektiba proiektua azaldu zuen, gazteen erabilera lantzeari buruzkoa. Aurrera begira egin beharrekoen iparra markatzen saiatu zen.

Azkenik, Iker Salaberria eta Asier Basurtok teknikarien Formazio premiak agertu zizkiguten.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!