Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

23/03/2008 GMT 1

Gehiegi ikasitakoak

martinez @ 08:52

Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGA) gezurtatu berri du Arias CaƱete Espainiako ministro ohiak esandakoa, 2007ko nazioarteko migrazioei buruzko ikekerketa batean adierazi berri baitu Espainian etorkinek oro har beren lan kualifikazioaren azpiko lanpostuetan ohi dihardutela.

Ikerketaren arabera etorkinen ikas-maila, hartzen dituen gizartearen bataz bestekoaren gainetik ohi dago, herrialde aberatsetan biztanleen % 20 eta langile atzerritarren % 25 baitira unibertsitateko lizentziadunak. Hala eta guztiz, ELGAk ziurtatu du etorkinek zailtasun handiagoak dituztela beren gaitasunarekin bat datorren lanpostua lortzeko. Grezian, dena den, Espainian baino okerrago daude etorkinak ikas- eta lan-maila desberdinei dagokienez.

Espainian 4,5 milioi atzerritar daude erroldaturik. Horrek esan nahi du hamar biztanleetatik bat datorrela beste herrialde batetik. Espainiako Estatistika Institutuak badio, hala eta guztiz, gero eta etorkin gutxiago doazela Espainian: 2005ean ia 700.000 erregistratu ziren; 2006an, 413.000 eta 2007an, berriz, 375.000. Ez da, beraz, egia gero eta gehiago datozenik.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!