Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

06/03/2008 GMT 1

IV. plangintzaldia

martinez @ 17:30

Herri administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko IV. plangintzaldiak 2008-20012 epealdia hartuko du eta haren irizpideak hilaren 7an aurkeztu zituzten Donostian Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren (HPS) ordezkariek.

Hiru oinarri nagusi edukiko du IV. plangintzaldi horrek: herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzea, ahalik eta langile gehienek parte hartzea eta parte-hartzaile horiek euskara lan hizkuntza gisa erabiltzea.

III. plangintzaldiaren ebaluazioa ere plazaratu zuten HPSkoek lehenengo egunean Donostian. Horren arabera, euskararen ezagutza handia da; erabilera, ordea, urria. Euskararen presentzia nahiko bermatua dago hizkuntza paisaian, kanpo proiekzioan eta erakundeen kanpo harreman ofizial idatzizkoetan. Hedapen elebiduna itzulpenari esker gauzatu ohi da hein handi batean. Herri administrazioetako langileen erdiak baino gehiagok (% 57,43) egiaztatu du hizkuntza eskakizunen (HE) bat.

Horretatik guztitik bi ondorio nagusi atera dute: batetik, 12.043 langile dute gaitasuna euskara lan hizkuntza gisa erabiltzeko; eta bestetik, eragina dute erabileran ohitura ezak, ziurtasun faltak, egoera soziolinguistikak, etab.

Hauexek dira, besteak beste, IV. plangintzaldiaren irizpideak: sortze lana sustatu, itzuli gabe; kalitatezko komunikazioa, testu zuzenak, argiak, jatorrak eta egokiak sortzea; eta idazketa elebiduna, hots, korredakzioa.

IV. plan honetan, derrgortasun data ezarria izan eta dagokien HE egiaztatu duten langileek hartuko dute parte, lanpostuen jabe izan edo ez izan. Horietaz gain, euren borondatez parte hartzeko gonbita egin ahal izango zaie, derrigortasun datarik eduki ez eta dagokien HE egiaztatu dutenei.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!