Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

02/03/2008 GMT 1

Hogei mila haur esplotaturik Espainian

martinez @ 19:46

Urtero mundu osoan 1,2 milioi haur erabiltzen dute gizakien trafikatzaileek. Europako Segurtasun eta Lankidetzako Antolakundeak (ESLA) badio Espainiako poliziak hogei mila bat haur esplotaturik identifikatu duela. Ume horiek behartu egin dituzte prostituzioan edota eskekotzan aritzera, edo nazioarteko delitugileen sareek harrapatu dituzte lanean esplotatzeko, legez kanpoko adopzioak egiteko edo haien organoekin trafikatzeko.

Baina hogei mila haur horiek izozmendiaren punta baino ez omen dira, askoz biktima gehiago baitago.

Horregatik gobernu eta nazioarteko erakunde guztiek gogor borrokatu beharko lukete gizakien trafikoaren aurka, eta, horretarako, biktimak identifikatu ahal izateko, lehenengo eta behin jakin behar da zein egoeratan diren urrakorrago, ahulago, eta horrelako egoerak ekidin.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!