Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

01/03/2008 GMT 1

Hiru milioi neskatila genitalen mutilazioa jasateko arriskuan

martinez @ 08:52

Munduan 120 milioi inguruko emakumek omen dituzte genitalak mutilaturik. Tradizio hori erlijioarekin lotu ohi dugunez gero, Save The Children erakundeak badio ez daukala inolako kultur arrazoirik, azkeneko helburua emakumearen desio sexuala kontrolatu, mugatu eta deuseztea baita.

Gaur egun hiru milioi nestako daude arriskuan, hemendik gutxira mutilazioa pairatuko baitute familiako baten eskutik edo beren komunitateko kide baten eskutik, Afrikako herrialde pobretuetan ez ezik, Europan ere bai.

Mutilazioa, oro har, 4-14 urte bitarteko neskatilei egiten zaie. Tradizioa antzinako Ejiptotik dator eta hainbat erlijiok bultzatzen dute Afrikan eta Asiako zenbait zonaldetan. Hortik irten zen Europa eta Ameriketara 1970eko hamarkadan, emigranteekin batera.

Ordutik hona Afrikako emigranteek alabak mutilatu ohi dituzte, gehienbat Frantzian. Espainian aurreneko kasuak 1990eko hamarkadaren hasieran sumatu ziren Katalunian.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!