Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

26/02/2008 GMT 1

Euskaldungaiak munduan

martinez @ 17:27

Gaur egun bi mila ikasle inguru ari dira mundu osoko Euskal Etxeetan euskara ikasten. Eta 2007-2008 ikasturte honetan 12 herrialdetako 24 unibertsitatetan ere ikasten dute euskara eta euskal kultura 700 ikasle inguruk.

Aurten Argentinan garatu den esperientzia positiboa Ipar Amerikara eramaten saiatuko direla dio Miren Azkarate Kultura sailburuak eta, horrela, 2008an Estatu Batuetako irakasle gai talde bate osatuko da. Ahal dela, gainera, Mexikoko eta Kanadako Euskal Etxeei talde horretan satzeko aukera eskainiko zaie.

"Euskara Munduan" egitasmoak, beraz, hiru lan-lerro nagusi edikiko ditu: irakasleak trebatzea, euskarazko eskolak bideratzeko materialaz hornitzea eta euskara-ikastaroak diruz laguntzea.

Duela 18 urte jarri zen abian programa hori Argentinan. hastapen haietan eskola presentzialak ematen zizkieten irakaslegaiei hara joandako HABEko irakasleek ikastaro trinkoetan. Gaur egun, Europako Euskal Etxeetako riakasle ghienak Euskaditik joandakoak diren arren, Ameriketan, ordea, bestelakoa da egoera, irakasle gehienak han bertan euskara ikasi edota alfabetatutakoak baitira. Halaber, egun "Boga" autoikaskuntzako baliabidea instalatzen ari dira Euskal Etxeetan.

Zenbakiei bagagozkie, euskaldungai gehien duen hiria Bartzelona dugu (164) eta herrietan, berriz, Argentina (740).

Lehen esan dugunez, beste programa bat ere badarabil Kultura Sailak, hainbat unibertsitaterekin hitzarmenak sinatzekoa, eta Etxepare Institutua ere badago tartean: aurten ekingo dio ibiltzeari, orain tramitean dagoen egitura eta funtzionamendu dekretua onartu ondoren. Donostian edukiko du egoitza.

Amaitzeko, "Euskara Munduan" egitarauaren helburuak, aurrera begira, bi dira: orain arteko bideari jarraitzea eta Argentinako esperientzai beste esparru batzuetara hedatzea. Diaspora I izeneko taldeko irakaslegaiei trebakuntza ematen jarraituko dute beste bi urtez eta Estatu Batuetan beste irakaslegai talde bat osatuko dute 2008an.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!