Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

27/01/2008 GMT 1

Benno de Keijzer SARE Kongresuan

martinez @ 10:03

bennokeijzer.jpg2007ko azaroan, Donostian, Emakundek antolaturik, SARE Kongresua. Maskulinotasuna eta eguneroko bizitza egin zuten.

De Keijzer sendagile mexikarrak , besteak beste, hauexek bota zituen:

  • Maskulinotasuna dela kausa, gizonezkoak ez dira konturatzen euren burua eta ingurukoak zaindu behar dituztela. "Zaingo" berba bera txikitattik lotzen dute emakumearekin, txiki-txikitatik emakumeek zaindu dituzte-eta.
  • Emakumeen osasun arazo batzuk gizonezkook sortzen ditugu. 15-19 urte bitarteko emakumeen heriotza-kausa nagusietako bat trafiko istripuak dira. Istripua egiten duten ibilgailuak gehienetan ez dituzte emakumeek gidatze. Gizonezkooi ari bagara, trafiko istripuak oso heriotza-kausa garrantzizkoa da; eta bost nagusietako lau indarkeriazkoak dira. Legez kanpoko droga-kontzumitzaileetan lautako bat baino ez da emakumea. Gainera, droga hartzen duen emakumea laguntza bila abiatu ohi da lehen urtean; gozonezkoek, berriz, bost urte eman ohi dute laguntza eskatu barik. Proportzio berbera (lau-bat) daukagu buruhilketetan. Gizonen arteko indarkeria onargarria da oraindik gatazkak konpontzeko.
  • Gizonezkook ez diogu garrantzi gehiegirik ematen osasunari. "Gorputzak eutsi arte" esan ohi dugu. Bdaude osasuna baino gauza garrantzizkoagoak guretzat: lana, ausardia, lehia, ohorea...
  • Zer galtzen dugu horrela? Osasuna, intimitatea hala emakumeekin nola gizonezkoekin eta geure buruarekin ere bai, eta familiarekin, noski. Lasaiago, negoziatuz izan genitzakeen harremanak.
  • Azken bolada honetan nolabaiteko "talibanismo katolikoa" ezarri da Estatu Batuetan eta Mexikon. Hainbat udalek debekatu egin diete emakumeei minigona eta ankia janztea. Horren aurrean, zorionez,, biztanleak apurka-apurka badoaz hainbat gauza onartzen: antisorgailuak hartzeko eskubidea, kasu. Horri iristeko 20 urte eman dugu borrokan Mexikon, baina egun badago benauldi oso bat guztiz katolikoa, familia planifikatzen duena.
Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!