Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

20/01/2008 GMT 1

Merkealdietan gaudenez gero, ...

martinez @ 13:49

Txiste benetan eskasa nirea. Azaldu nahi nuen Euskaltzaindiak Leizarragaren Testamentu Berria erosi berri duela. Ez merke, ordea, 20.500 ingeles libera (27.000 bat euro) ordaindu baitio Sotheby's enkante etxeari.

Sotheby'sek pasa den azaroan atera zuen liburua enkantera, baina inork ez zuen erosi. Geroago hitz egin zuen Euskaltzaindiak etxearekin eta erosketa adostu.

Liburu erosi berria klasikoaren lehen bertsioa da, 1571n argitaratua. Antza, 1907. urtean libururaren 26 ale zebiltzan munduan. Egunera hamabi bat iritsi omen dira, Euskaltzaindiaren iritziz.

Hori guztia eta gehiago, beti legez, Azpeitiko Euskara Patronatuaren web gunean: www.erabili.com

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!