Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

14/01/2008 GMT 1

Luis Bonino SARE Kongresuan

martinez @ 21:00

lbonino.jpg2007ko azaroan, Donostian, Emakundek antolaturik, SARE Kongresua. Maskulinotasuna eta eguneroko bizitza egin zuten.

Besteak beste, Luis Bonino ibili zen hor. Labur azalduko dizuet Boninok azaldutakoa.

  • Maskulinotasuna hiru sinismen nagusiren gainean erakitzen da. Lehena autosufizientzia da, bakarrik ederki moldatzea, gorputzak eustea; horrek aginduta, mutilak "Marlboroko gizona" balira bezala dabiltza munduan. Bigarrena heroitasuna dugu, leihakortasuna, gerrarako prest egon beharra, kirola, hala gerran nola kirolean balio berberak baitira nagusi. Hirugarrena desberdintasuna da: gizona izatea ez emakume eta ez homosexual izatean datza.
  • Gizonen buruan oso egitate "naturala" da emakumea zapaldua izateko prest egotea, beti gainera. Autoaskiak gara, bai, baina zaintzen gaituen emakume beti erabilgarriaren bizkar.
  • Gizonak isildu egiten ohi gara emakumeen aurrean. Uste dugu emakumeek nahitaez jasan behar dutela gure isila eta telepatia erabili behar dutela buru barnean zer dugun jakiteko.
  • Gizonak lehenago hil ohi gara. Heriotza gehienek bost kausa nagusi dute eta bost horietatik lauk zerikusi zuzena daukate tabako eta alkohola kontsumitzeagatik. Bosgarrena istripuak ditugu, gizonen arriskurako joerari lotuak. Trafikoari buruzko publizitate kanpainak prestatzen dituztenek ahaztu egiten dute sustatzen duten zuhurtasuna maskulinotasunaren kontrakoa dela.
  • Gizonezkook ez dugu geure ondoez fisikoa onartzen. Gerorako utzi ohi dugu medikura joatea. Ez dakigu laguntza eskatzen. Ez dugu beldurra ongi kudeatzen. Kostata aldatzen dugu, berahalako konponbideak nahi ditugu eta gutxi zaintzen dugu geure burua. Eta osasunari kasurik ez egiteak berez dakar ekamumeen bizkar uzten dugula gu zaindu beharra. Alde horretan zama astunegia hartzen dute emakumeek beren gain eta hortik datorkie antsietatea, depresioa eta bizi-indarra galtzea.
  • Gizonezkooi kosta egiten zaigu hitz egitea, biktimarena egiten dugu. Ez gaitu kezkatzen gure jokaerak emakumeengan duen ondorio kaltegarriak.
Erantzunak

Erantzunak(2) »

  1. Aupa!
    Boninorena argazki ederra duk gizonen egoeraz... Baina falta susmatzen diat horren zergatiez hausnartzea. Hau duk, zergatik gizonok, gutxi-asko, halatsukoak garen. Neuk gizonen sozializazio eredua nabarmenduko nikek, gehien bat. Heuk zer uste?

    iñaki kasares | 2008-01-31 - 17:42:14 GMT 1 #

  2. Guztiz konforme nago zurekin, Iñaki. Zergatiak berberak dira emakumeen egoera azaltzekoak; esan gura dut arrazoi berberagatik daudela emakumeak menpeko eta gizonak nagusi, sozializazio edo gizarteratze-ereduak zein bere lekuan jartzen du-eta. www.hombresporlaigualdad.com gunean topatuko duzu zerbait maskulinotasunaz eta abarraz. Ondo segi!

    martinez | 2008-02-01 - 06:34:00 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!