Abortu kopuruak gora
Abortu kopuruak % 11 egin du gora urtebetean Espainian. Hala dio behintzat egunkariko titular batek.
2006. urtean ehun mila bat abortu egin ziren Espainian, % 11 gehiago aurreko urtean baino. Espainiako Osasun-Kontsumo Ministerioak behintzat badio Espainian haurduntzeko moduan dauden, hau da, 15.44 urte bitarteko mila emakumeetatik 10,6k abortatu zutela eta 2005ean, berriz, 9,6k.
Abortuen % 97,9an gestazioa hamabi astetik beherakoa zen urte bi horietan. Gainera, kasuen % 96,7 arrazoia amaren osasuna izan zen.
2006an abortu gehien gertatu ziren autonomia elkarteak Madril, Balear Uharteak, Murtzia eta Katalunia izan ziren. Kasu gutxieneik gertatu ziren, berriz, Ceuta-Melillan, Galizian eta Kantabrian.
Abortu gehienak (% 97,5) klinika pribatuetan egin ziren, emakumea ospitaleratu beharrik gabe.

Zabaldu
del.icio.us