Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

06/01/2008 GMT 1

Asiloa Aljeriako transexual bati

martinez @ 13:45

BB transexuala da, Aljeriakoa, eta 32 urte ditu. Espainiako gobernuak asiloa eman zion pasa den azaroan, sexu-identitate zioengatik. BBk Argelia utzi behar izan zuen, nahitaez, transexuala izateagatik epaitu zutelako. Aljerian homosexualitateak hiru urteko espetxealdiko zigorra izan dezake.

Gazteak Ceutan eskatu zuen asiloa hasiera batean. Ceutan bertan hasi zen homosexualen taldeekin lankidetzan eta kontaktua egin zuen, halaber, Errefuxiatuei Laguntzeko Espainiako Batzordearekin. BBk salatu zuen gizarte eta lan bazterkeria pairatzen zuela Aljerian.

Horrelako kasu gutxi gertatzen dira Espainian, nekez jasotzen du atzerritar batek asilo-eskubidea genero-bazterkeria dela eta. Ez dadila azkena izan.

Gogoan ditut nik Afrikako emakume asko, klitoriaren ablaziotik ihes eginak. Eskubide osoa dute horiek ere genero-bazterkeriagatiko asiloa edukitzeko.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!