Literatur itzulpengintza euskara-alemana
Horri buruzko artikulua argitaratu du Petra Elser itzultzaileak Deia egunkarian. Gauza interesgarri pare bat behintzat badio. Hona hemen.
- Euskara, Europako hizkuntzarik zaharrena izanik, gaztea da, ordea, literaturan. Euskal hitzak, beraz, badira oraindik ere narriatu gabeak, indartsu, fresko, sortzaile, esperimentatzeko aproposak. Alemanezko literaturak, berriz, mendeak ditu, tradizio luzea. Alemaniazko herrietan handia da irakurzaletasuna, idazle ospetsu askok idatzen dute alemanez, argitaletxe erraldoiak daude, aurreko horren guztiaren euskarri. Hizkuntza esanguratsua da, beraz, alemana; itzultzaileei maila jasoa eskatzen die.
- Euskal literaturan hitzen hotsa, erritmoa, errepikapenak arras inportanteak dira. Alemanez, aldiz, literatur estiloak termino ugari behar du: deskripzioetan zehaztasuna askotan aditz bakar batean datza eta izen bereziak gutxitan errepikatzen dira. Euskaraz deskripzio baten bidez adierazten den zerbaiti terminus tecnicus bat dagokio alemanez.

Zabaldu
del.icio.us