Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

22/12/2007 GMT 1

Errumaniako Eguberria Patxi tabernan

martinez @ 09:29

Patxi taberna Portugaleten dago. Jabeak Aurel du izena eta errumaniarra da. Abenduaren 24an, gauean, azken orduko txikiteroek bat egin ohi dute Aurelen gonbidatuekin, hogeita hamar bat errumaniar elkartu ohi baitira. Zertara? Bada, denok bezala, ondo pasatzera, janari tipikoak dastatzera eta, afaldu ostean, abestera.

Erlijioari ere tartetxoa egingo diote. Errumaniarrak kristau ortodoxoak dira. Abenduaren 23an meza egingo dute, aitortu eta jaun-hartu ere bai, Derioko San Kristobal elizan, Bilboko Gotzaingoak lagata. Mezaren ostean, tradizioak aginduta, etxez etxe ibiliko dira kantari hala umeak nola helduak. Umeek jostailuak eta fruta jasotzen dituzte. Etxeetan Gabonetako arbola eta Jesus Haurra ezartzen dute, kandelaz inguraturik.

Hona hemen Patxi tabernako menua Eguberrirako: Errumaniako entsalada (urdaiazpiko egosia, artoa, gazta, esne-gaina eta piperbeltza), csarmale tradiziozkoa (aza-bilkariak, txerrikiaz beteak arroz eta barazkiekin), gerezi zopa eta intxaur erroskoa. Edateko, Errumaniako ardoa, tsuica eta champagne.

Gabon zaharrean, berriz, iƱuzenteen eguna ospatuko dute: ikatza sartzen dute zapatetan, gezurrezko armiarmak... Mahatsik ez dute jaten. Gaueko hamabiak jo baino lehen, daukaten janari guztiak jartzen dituzte mahai gainean, hastear dagoen urtea oparoa izan dadin.

Aurelek dio izugarri gustatzen zaizkiola kaleko argiak eta jai-giroa tabernetan. Eguberri on izan dezatela. Eta zuek ere bai.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!