Kale erabileraren V. neurketa
Soziolinguistika Klusterrak Euskal Herriko Kale Erabileraren V. Neurketaren emaitzak aurkeztu zituen azaroaren 30ean.
Hona hemen 2006ko neurketa horren ondorioak labur-labur:
- Elkarrizketen % 14, 2 izan dira euskaraz: euskara oraindik ere minoritarioa da zonalde gehienetan, Gipuzkoan ere bai, nahiz eta elkarrizketen % 33 izan euskaraz.
- Hazkundea dago, dena den, zonalde guztietan (handiagoa da zonalde euskaldunenetan), Iparraldean izan ezik, nahi eta espero baino motelagoa, ordea: hamazazpi urtetan 3,4 punto igo da. Erabilera, beraz, ez da ezagutzaren erritmo berean hazi.
- Hizkuntza-normalizazio prozesu batean gerta daitekeen hurrenkerarik onena lortu da: zenbat eta gazteago izan, orduan eta erabilera altuagoa. Hauxe da hurrenkera: haurrak, gazteak, helduak eta adinekoak.
- Haurren presentziak eragin egiten du euskara: elkarrizketetan haurrak tarteko direnean, gehiago erabiltzen da euskara, haurrik ez dagoenean baino.
- Hego Euskal Herriko hiriburuetan behintzat emakumezkoek erabilera-maila hobeak dituzte, gizonezkoek baino.
- 10.000 eta 25.000 biztanle arteko herrietan egiten da euskara gehien.
- Euskaraz eta gaztelaniaz gain, beste hizkuntzezko elkarrizketak % 2,3 izan dira.
Ondorioaren ondorioz, euskararen egoera eskasa da oraindik. Joera itxaropentsua ikusten da, ordea.

Zabaldu
del.icio.us