Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

24/11/2007 GMT 1

Familiaren osasuna emakumeen kontu

martinez @ 10:18

Josune Vélez de Mendizabal: "La salud familiar es cosa de ellas" in Emakunde, 68. zk., 2007ko iraila.

Carmen Valls-Llobet: Mujeres invisibles para la medicina: "Nekez ikertu da gaixotasunak emakumeengan nola agertzen diren. Horri buruzko informazioa biltzeko metodoak gizonezkoei begirakoak dira gehienbat eta oro har ez da kontuan hartzen sintomak desberdinak izaten direla emakumeengan. Esaterako, bihotzekoa ikertzen hasi zenean, aurreneko ikerketa haiek ez zituzten emakumeen sintomak kontuan hartu. Horregatik inor ez zen ohartu emakumeen bihotzekoen lehenengo sintomak zorabioa eta sabelean jaio eta barailetara igotzen den mina direla; gizonezkoen sintomak, berriz, denok dakizkigu: bularreko mina ezkerreko besora doana."

(...) Emakumeak sarriago ohi doaz osasun etxeko edo anbulatorioko kontsultara; gizonezkoak, berriz, askoz gehiagotan gelditzen dira ospitaletan ingresaturik.

Benetan datu jakingarri bitxiak horiek.

Erantzunak

Erantzunak(2) »

  1. Nere lagun batek dioen bezela, plantxa egitea gizonezkoen ardura balitz, aspaldi asmatuta zegoen plantxagailu automatikoa. Oso jakingarria bai, gaur ekarri dezuna.

    Patxi | 2007-11-24 - 12:42:31 GMT 1 #

  2. Eta gizonezkoek hilekoa edukiko balute, aspaldian asmatuta zegoen odoljarioa kentzeko edo betiko galaratzeko pilula, bakuna edo dena delakoa. Muxu bat, Patxi.

    martinez | 2007-11-24 - 12:50:05 GMT 1 #

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!