Eskolan ere homofobia
Eusko Jaurlaritzak Berdindu izeneko zerbitzu bat dauka lesbiana, gay eta transexualen arretarako. Bedinduk azterlana egin du berriki Euskadiko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta ageri-agerian utzi du bestelako sexualitatea erakusten duten haurrek gorriak ikusten dituztela, haur horien erdia etxean ere arbuiatzen dutela, hamarretatik zazpik erasoa jasaten dutela eskolan eta % 32k eraso fisikoa ere pairatzen duela.
Horiek horrela, eskolako eraso askoren jatorrian homofobia omen datza. Nerabe homosexualek adineko ohiko arazoak dituzte eta, horietaz gain, arbuioa ere jasaten dute, beren aukera sexuala dela kausa.
Hau panorama beltza!

Zabaldu
del.icio.us
"AUKERA" SEXUALA TXARTO ESANDA DAGO: NORK AUKERATUKO HOMOSEXUALA IZATEA ALDEZ AURRETIK JAKINDA ARBUIATUKO ETA MESPREZATUKO DUTELA?? KONTUZ ESATEN DUZUTENAREKIN
alana | 2007-11-27 - 17:02:58 GMT 1 #
Arrazoi guztia duzu, Alana. Kontu handiagoz ibiliko naiz hemendik aurrera. Galderatxo bat, dena den: nola esan, "aukera" barik? Joera sexuala agian?
Mila esker eta muxu bat.
martinez | 2007-11-28 - 08:00:12 GMT 1 #
gure herrian jende askok hautatu du independentista izatea jakinda ere horrek errepresioa, jazarpena, bazterketa eta abar ekar ditzakeela jakinda.
homosexualitatea ez da identitate bat, aukera bat da.
amaiur | 2008-03-03 - 10:42:14 GMT 1 #
Ez dakit nik hori ziur. Aukera al dezakegu hetereosexuala ala homosexuala izatea ala barruko joera al da? Aukera ahal dezakegu, hori ziur, norekin jardun sexuan, baina nahiagotasuna?
martinez | 2008-03-03 - 11:23:57 GMT 1 #