Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

24/10/2007 GMT 1

Biraoak

martinez @ 17:44

Patxi Salaberria eta Juan Jose Zubiri euskal filologoek "Biraoak. Nafarroan bilduak" liburua atera berri dute Pamiela argitaletxean. Ehunka birao bildu dute liburura ikerlari biek, asmoa darabiltelarik euskaraz berba itsusirik ez dagoelako uste ustela galaraztea eta hizkera adierazkorra bizirik iraunaraztea.

Liburuak madarikazio zerrenda ez ezik, azalpenak ere badakartza esamoldeen jatorriaz eta sarriaz eta "erabiltzeko arauak" ere bai.

Liburura jo dezake, beraz, Nafarroako euskal biraoen berri jakin nahi duen orok. Liburua aurkezteko ekitaldian, dena den, Zubirik gaineratu zuen oso gomendagarria dela halaber euskaldunberrientzat, ikasgelan nekez entzuten baita horrelako berbarik. Egileen iritziz, ez dago gaztelaniara jo beharrik madarikatzeko eta euskal baliabideak gaztelaniazkoak bezain eraginkor eta mingarri direla.

Urtebete eta erdia eman dute filologo biek lanean, Nafarroako hainbat herritako zortzi lagunek lagundurik. Liburuak lehen zatian sarrera orokorra egiten du, lanaren metodoa aurkeztu eta biraoak egiteko atzizkiak eta bitarteko sarrienak, eta biraoak zelan ahozkatu behar diren. gero dator birao zerrenda, alfabetoaren ordenaz eta, horretaz gain, bakoitza non erabiltzen den, zein esangura duen eta zenbaterainoko indarra leku bakoitzean.

Bigarren zatian, berriz, esanguraren arabera sailkatu dituzte biraoak, sinonimo, adibide eta guzti. "Indargarriak" izeneko kapituluan, azkenik, azaltzen dute nola eman diezaiekegun indar handiagoa esamolde itsusiei, hainbat berba gehituz. Eta bukatzeko, biraoak dakartzaten 37 literatur lan hautatu dute.

Dudarik gabe, liburu ezin interesgarriagoa euskararekiko interesa dugunontzat.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!