Komunikabideak eta genero-desberdintasuna (I)
Horrelako titulua (Medios de comunicación y diferencia de género) dauka sarean topatu dudan Juan Carlos Suárez-en artikulu interesgarriak. Aurreko askotan bezala, hainbat ideia solte aterako diot, gogoetarako parada emango duelakoan.
- Komunikabideetan gizonezkoek ez dute ezer aldatu, orain dela bi mende bezala dihardute. Komunikabideetan ez dago "etxeko gizonik", Rodríguez, Goikoetxea daudenak edo opor-alargunak baizik.
- Gero eta homosexual gehiago agertzen digute; estereotipo bihurtuta, ordea.
- Emakumeen tradiziozko lanbideak (etxeko andrea, garbitzailea, sukaldaria...) bigarren edo hirugarren mailakotzat jo ohi dira, pobrezia eta ikas-maila eskasari loturik.
- Inoiz gutxitan agertzen dizkigute "gizonen" lanbideetan diharduten emakumeak. Telesailetan sekula ez da ikusten emakume su-hiltzailerik, ez eta taxi edo bus gidaririk ere. Sukaldaritza saioetan, gainera, chef ospetsuak gizonezkoak ohi dira.
- Komunikabideak ez dira errealitatearen isla zehatza, errealitatea interpretatzeko proposamena baizik. Gainera, beraien enpresa-egitura dela kausa, ez dute errealitate osoa islatzen, bahi dituzte zatiak baizik.
Nahikoa momentuz. Bigarren atal bati ekingo diogu hemendik gutxira.

Zabaldu
del.icio.us