Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

28/09/2007 GMT 1

San Benoaten bizitzea

martinez @ 17:54

sanbenoit.jpgAurreko batean ere idatzi dut hemen saindu-sainden biografiak, hagiografiak bada, ditudala atsegin oso.

Aspaldi honetan Bazilio Joannateguy-ren "San Benoaten bizitzea" daukat eskuarte eta begiaurrean. [Ahaztu baino lehen, Joannateguyren liburu oso bat, "Sainduen bizitzea", daukazue Interneten eskuragai: hemen.]

"San Benoaten bizitzea" Klasikoak bilduman kaleratu zen 1996. urtean, edizioaren paratzailea Inazio Mujika Iraola dela.

Joannateguyk 1887an argitaratu zuen aurreneko aldiz. Lapurteraz idatzi zuen, nafarreraren eta zubereraren ekarri handiarekin.

Euskal prosa edertu, arindu eta hobetu nahi duen orori gomendatu ohi diot nik klasikoak irakurtzea eta abadeen lanak gehienbat. Abadeek eta hagiografiak euskal prosaren gailurra jo zuten nire uste apalean eta zer ikasi handia diegu.

Joannateguyren liburu hau horren adibide garbia da: esaldi musikal adierazkor mamitsuak, erritmo bizia, hiztegi oparo landua baina ez bihurria eta, azkenik, irakurketa atsegin emankorra.

PS. Liburu honi eta, oro har, euskal klasikoei buruzko artikulua, Felipe Juaristirena, duzue hemen irakurgai. Eta beste bat, Joannateguyren lanen gainekoa, hemen.

Margoa: San Benoaten afaria (1660), Frai Juan Andres Rizzi egile.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!