Albiste bi: bata ona eta bestea txarra
Albiste bi dauzkat prostituzioaz: bata ona da eta bestea, txarra. Zein nahi duzu lehenago?
Txarra? Goazen, bada.
Pasa den larunbatean, irailak 22, goizez, 23 urteko gazte batek prostituta bati deitu zion. Prostituta etxera joan zitzaion. Tipoa Bilboko Alde Zaharrean bizi zen. Etxera iritsita, emakumeak dirua eskatu zion ezer baino lehen. Tipoak ezetz eta emakumeak uko egin zion sexuan aritzeari eta alde egin nahi izan zuen. Baina tipoak ez zion utzi. Bortxaz eraman zuen etxe barnera, kolpeka hasi zitzaion, ohe gainera bota zuen eta masturbatzen hasi zen.
Hortik gutxira emakumeak lortu zuen etxetik akde egitea. Ertzaintzari deitu zion. Ertzaintzak ospitalera eraman zuen. Emakumeak gutxienez bi egun eman du ospitalean, zauri larriak zeuzkan-eta.
Tipoa berehala atxilotu zuten ertzainek. Aurrean ere atxilotu zuten beste batzuetan: sexu abusuak egin zituen batean eta tratu txarrak eman, beste batean, familiako bati.
Eta berri ona? Hona hemen. Madrilen eta Euskal Herrian hemendik gutxira kaleratu behar duten egunkari berriak ("Público") ez du prostituzioaren publizitaterik edukiko.

Zabaldu
del.icio.us