Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

22/09/2007 GMT 1

Anjel Lertxundiren esanak

martinez @ 13:03

lertxundi.jpgAnjel Lertxundik hitzaldia eman zuen Bilbo Zaharra Forumean 2002ko azaroaren 28an. Nabarmengarriak dakartzat hona. Arrosaz markatu ditut, berriz, neure gogoetak.

Euskal hiztunok -eta jakina, idazleok ere bai- kontaktuan, edo anabasan, edo morokilean, edo zurrunbiloan bizi ditugu euskara eta gaztelania, edo esukara eta frantsesa, edo hiru hizkuntzak batera. Ez, ordea, kontrastean, eta berdintasun-desberdintasun analisia eginez; hizkuntzarik ahulena indartsuenaren korrontean murgildurik baino, eta gure gizartearen alor askotan: unibertsitatean, eskolan, testuetan, administrazioan etab. Horregatik ez dut sekula neure obra nik neuk itzuli nahi izan gaztelaniara. Kontrasteko lana egin dugu itzultzaileak eta biok, egiten dugu itzultzaileak eta biok, eztabaidatu egiten dugu berak egin duen lana. Horri esker, orain urte batzuk baino jakitunago naiz, gaur hizkuntza txikietakoei ia oharkabean nagusitzen zaizkigun asmilazio estetiko eta gramatikalen auziaz. Horra hor eleaniztunaren eta itzultzailearen arteko desberdintasuna: kontraste lana, alegia.

(...)

Askotan idazleak edo kazetariak esan nahi duena eta zehazki testuan esaten dena desberdinak dira, eta ohitu egiten gara nolabait irakurleok pulsu hori egitera: hau esan nahi zuen, badakit hau esan nahi zuela, ez da posible beste hori esan nahi izatea. Kontaktuko hizkuntza indartsuak ahularen bazter izkutuenetara barreiatutako itzal luzearen eraginagatik da hori. Nola badakigun erreferentzia gaztelania dela, gaztelaniarekin konpentsatzen dugu irakuketaren defizit hori.

(...)

Ez da posible komunikazioa kortzea oihartzunik, bizitzarik, dinamismorik gabeko hitzekin. Hemen dago gure gazteen tragedia. Guk transmititzen diegun hizkuntza dinamismorik gabea baldin bada, eta gero eta barne mugimendu hori, eta barne dinamika guzti hori galtzen baldin badu, eta edukiez eta oihartzunez faltan baldin badago, transmititzen dugun hizkuntza horrek nekez lortuko du komunikazioa. Hau nolabait arazo larri bat dugu eta ez dugu horretaz eztabaidatzen, gure neska-mutil gazteak zergatik hain erraz pasatzen ditren beste hizkuntzetara, eta jakina, beti ere faktore exogenoek duten garrantzia ukaezina da (telebista eta abarrak), baina barne faktoreetara ere begiratu behar dugu, eta askotan ez dugu jakiten hizkuntzari berari etekina ateratzen eta hizkuntzak berak dituen lilurarako mekanismoak baliatzen ez dugu jakiten.

(...)

Orain hogeita hamar urte argitaratutako obra askok gaurkotasun linguistikoa eta gaurkotasun literarioa galdu dute belaunaldi berrientzat.

(...)

Hau Kunderak idatzia da: Existentziaren alde ezkuturen bat argitzen ez duen nobela inmorala da, existentziaren ezagutza baita nobela baten moral bakarra, alegia, ezagutza.

(...)

Politikarien, kazetarien, irakasleen eta idazleen hiztun-eragina eta erantzukizuna ezin dira kaletar arruntarekin konparatu.

(...)

Azkenean estetika eta etika txanpon beraren bi aldeak dira. Ez daukatela kontrakoak zertan izanik.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!