Mikel Zalbide Agustin Iturriagaz (eta VII)
Gure azkeneko kapitulu honetan Zalbideren ondorioak agertuko ditugu.
Iturriagaren esan-eginak eta ekarpenak ezin uler litezke ber eosoan Gipuzkoako garai hartako egoera soziolinguistikoa nolakoa zen jakin gabe, erresumako goi-agintearen filosofia soziokultural eta politikoa kontuan izan gabe.
Labur bilduz, bada, zer esan dezakegu Iturriagaren egitasmoaz, jokabideaz eta ekarpenez? Bada, lehenengo eta behin, hizkuntza-soziologia aplikatuaren esparruan jardun zuela, hizkuntz aplangintza diseinatu zuela, goitik beherako plangintza, gainera, baina eskolara mugatua. Gehiengo zabala osatzen zuten ume euskaldunak elebidun funtzional bihurtu nahi zituen, eta beren ama-hizkuntzan ganoraz alfabetatzea ere bai; ele biko alfabetatze-programa prestatu zuen, beraz.
Zertan egin zuen hutz Iturriagaren planak, egungo ikuspegia hartuta? Baikorregia zelako, lehenengo eta behin; eskolaren neurriz kanpo baloratu zuelako, bigarrenik; eta euskarazko bizia erdararen presentziaz "aberasteko" prest egon arren, erdararen hedapenari mugak nola jarri landu gabe utzi zuelako.
Aurrerabideak, hala eta guzti, ekarri zituen Iturriagaren planak; horregatik dugu orain ere plana aipagai. Hauxek dira, labur: Gipuzkoako eskoletan euskara-debekua kentzeko pausoa; euskara-erdarei sarbide osoa eman nahia lehen letretako eskoletan; horretarako, ama-hizkuntzaren printzipioa ezarri izana; berariazko materialak sortzea eta, azkenik, alfabetatzeaz gainera, mutilei informazio profesionala ere ematen saiatzea.
Azkeneko hitz gisara agertuko dugu Iturriagak berak 1830ean Gizpuzkoako Batzar Nagusietarako txostenean idatzi zuena: "convertir en ventaja para la lengua vascongada la fuerza de la acción que la castellana estaba ejerciendo sobre ella, no de otra manera".

Zabaldu
del.icio.us