Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

11/09/2007 GMT 1

Itzultzaileen errua, beti

martinez @ 15:11

Noticias de Gipuzkoa egunkariak ekarri zuen atzo, irailak 10, berria. Gipuzkoan 9.000 ikaslek ekin zioten atzo ikasturteari eta kurrikulumari buruzko dekretua ez dago prest, testua itzultzean arazoak gertatu dira-eta. Hala dio Lakuak behintzat. Kontua da kurrikuluma gaztelaniaz bakarrik argitaratu dela Eusko Jaurlaritzaren web gunean: www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/f10_e.html

Ez da lehenengo aldia, berandutzaren errua itzultzaileei leporatzen dietela. Baliabide arrunt miserablea.

Bestetik, nik uste nuen, halaxe entzun baitut askotan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak (eta Kultura Sailak ere bai) euskaraz egiten zituela testuak lehen eta gero gaztelaniara itzuli. Mitoa ote? Hiriko kondaira? Tu quoque, Mikel Zalbide, fili mi?

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!