Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

01/09/2007 GMT 1

Mikel Zalbide Agustin Iturriagaz (III)

martinez @ 13:12

Iturriagaren 1830eko planaz hitz egin ohi da, nahiz eta hiru urte, 1830etik 1833ra, alegia, iraun zuen. Dakigularik, horixe izan zen lehenengo aldia Gipuzkoako goi-agintariek euskararen aldeko hizkuntza-politika esplizitu orokorra egitea erabaki zutena, euskara bizirik ateratzeko eta ilustratzeko neurriak eskatu baitzizkioten Iturriagari.

Gipuzkoako Aldundiak Sustapen batzordea jarria zuen martxan, zeinak lau alor nagusitan baitiharduen; hona hemen: Hazienda, Nekazaritza, Merkataritza-Industria eta Literatura. Literatura atalean sartu zen, noski, euskararen aldeko ekimena, atalaren egitekoa, hitzez hitz, hauxe baitzen: disposiciones dirigidas a conservar nuestra lengua bascongada, nativa de estas Provincias. Adituren bat behar zuen Sustapen batzordeak eta Iturriaga aukeratu zuen.

Iturriagak proposamena egin zien Batzar Nagusiei, helburua eskola-elebitasuna zela; ez nolanahiko elebitasuna, bete-betea baizik; baina horretarako material sorta zabala prestatu beharra zegoenez gero, horrexeri ekin zion Iturriagak Iztuetarekin batera: Iturriagak euskaraz prestatu zituen liburu-atalen hizkuntza-orrazketa egiten zuen Iztuetak eta beste zenbaitetan, berriz, Agustinek erdaraz prestaturiko zati batzuen euskara itzulpena berak egin zuen zuzenean. Liburuak, kartilla eta bi dialogo- edo jolas-liburutxo prest nahi izan zituen Iturriagak 1831ko uztailerako, Batzar Nagusiak Donostian biltzen zirenerako.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!