Hamaika ikusteko jaio gara
Orain dela egun batzuk, abuztuak 3, galdu zen hamabi urteko mutiko bat Réunion uhartean, Ozeano Indikoan.
Biharamunean bertan ekarri zuten egunkariek Ama Birjina adoratzen duen sekta batek hartu eta eraman zuela umea etxetik eta poliziak adierazi zuen "Andre Mariaren Bihotz Mindu Orbangabea" izeneko sekta omen zela Alexandre txikiaren bahituraren erruduna. Bost gizon kaputxadun labanak zeramatzatela sartu omen ziren haurraren etxean Saint-Dennis-en, uharteko hiriburuan.
Uharteko apezpikua, Gilbert Aubrey, telebistaz zuzendu zitzaion sektako buruari, Juliano Verbard izeneko gazteari, umea aska zezan, inolako kalterik egin gabe.
Verbard espainol-ikaslea zen, baina duela urte apur batzuk utzi zion ikasteari, Andre Maria hil bakoitzaren 8an agertzen omen zitzaiolako etxean. Horregatik fundatu zuen sekta Saint Leu hirian, non auzokoak berehala hasi ziren kexu, sektakideek ateratzen zuten zarata zela-eta. Horretaz gain, sektakide batzuek Verbard salatu zuten, 12 eta 16 urteko mutiko batzuei abusu sexuala egin omen zielako.
Zortzi urteko kartzelaldiko zigorria egokitu bazitzaion ere, ihes egin zuen espetxetik Verbardek.
Zorionez, bi egun baino ez zuen bahiturik eman Alexandrek, poliziak hilaren 5ean askatu baitzuen. Horrekin batera, sektako 15 kide atxilotu ditu, horien artean liderra dagoela.

Zabaldu
del.icio.us