Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Martinezena

23/07/2007 GMT 1

Atapuerka?

martinez @ 15:39

atapuerca.jpgTxantxetako kontua dirudien arren, Xabier Kintanak ederki argudiatu du, www.erabili.com gunean plazaratutako artikulu batean, Burgoseko Atapuerca aztarnategi ezagunaren izen horrek euskal jatorria duela.

Hasierako "ata-" horrek (inoiz "eta-" aldaeraz) euskal toponimo askotan dugu, hala aurrizki nola atzizki: Atauri, Etaio, Mendata, Etxegarate... Fililogo izan beharrik ez dago jakiteko "ate" esan nahi duela; hau da, "puerta", "puerto", mendien arteko sarrera edo irteera.

Beraz, Atapuerca "ate-puerta" geminatu semantikotik etorriko litzateke eta gero "puerta" bukaera "puerca" bilakatuko zen, gaztelaniazko "puerco, -a" berbaren eraginaz edota lehenengo eta bigarren t-en disimiliazioaz.

Toponimian anitz dira geminatu semantikoak hala gaztelaniaz nola ingelesez. Pirinioetan dugu, esaterako "Valle de ArĂ¡n", "aran" (euskaraz) eta "valle" (gaztelaniaz) esanahiaz antzekoak direlarik. Malaga aldean badago halaber "Fuente de la Aina" izeneko iturri bat, "fuente" (gaztelaniaz) eta "aina" (arabieraz) iturri direlarik. Eta Galesen, azkenik, badago Mount-Pen-Hill mendixka, hiru berba horiek ("mount" latinez, "pen" galesez eta "hill" ingelesez") 'mendi' esan nahi dutelarik.

Hiztegi arruntean ere badaude geminatu semantikoak: gaztelaniaz oso ohikoa da "perro dogo" izeneko txakurra: "perro" gaztelaniaz eta "dog" ingelesez. Eta kaleko edo familiarteko euskaraz arruntak dira oso "egia verdaderoa", "antzerako parecidoa" eta "beste punta-muturrean".

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!