Administrazioa euskalduntzeko plangintzaren porrota
Horrelakoa da behintzat IƱaki Lasa Ustaritz-en diagnostikoa. Hizkuntza Plangintzarako Sailburuordetzak Administrazio Orokorra euskalduntzeko III. Plangintzaldiaren balantzea plazaratuta, Lasak, Kontseiluko kideak, horren gaineko iritzia utzi du www.erabili.com gunean.
Laburtuta, ideia solte batzuk baino ez ditut aipatuko. Margotsuak dira Lasaren iritziak; zuriak, berriz, nire iruzkinak.
Administrazioak, euskaldunak barik, euskaraz ez dakiten pertsonak kontratatzen segitzen du. Euskalduna kontratatuz gero, ez genuke sosik gastatuko haren euskalduntzean; beraz, normalizazioaren alde diru baliabideak liberatzeko mudua izango litzateke.
Eusko Jaurlaritzako langileen % 80 inguru hizkuntza eskakizuna (HE) egiaztatu beharretik salbuetsita daude, 45 urtetik gorakoak direlako. "Koladero" eder gisara erabili dute erakunde askok adinaren salbuespena.
Ahalegin pertsonal zintzo handia eginda, HEren bat egiaztatu duten hainbat, ikasi ondoren, lanatal erdaldunetan kokatzen dute berriro, edo euskaraz ez dakien arduradun politiko baten aginduetan. Horrela, neke handiz lortutakoa, erabili ezean, ikasi baino azkarrago galtzen da.
Derrigortasun data duten lanpostuak % 40 dira. Horien % 54k egiaztatu du HE. Atera kontuak!
Herri administrazioen erdiek baino ez dute onartuta erabilera-plana. Hurrengo urteetarako helburua ezagutzatik erabilerara jauzi egitea omen da.

Zabaldu
del.icio.us