Benetan nazkatzen naute feminismoa gizonez gaizki hitz egitean
datzala uste duten emakumeek. Nik, berriz, uste sendoa daukat feminismoak hala emakume nola gizonen alde egiten duela, norberaren eskubideak bermatzea baitu helburu. Fight the real enemy: sexismoa, berdintasun eza, norberaren eskubideen errespeturik eza. Gizonezkoak ez dira feminismoaren etsai.
Horren frogagarri daukagu, esaterako, Berdintasunaren Aldeko Gizonen Foroa. Gehienbat Andaluzian dihardu erakunde horrek, buruan José Ángel Lozoya duela. Lozoyaren hitzaldi batera bertaratu nintzen orain dela urte batzuk. Interesgarria. Hitzaldiaren ostean bazkaria haren ondoan egiteko parada izan nuen. Are interesgarriago. Zoazte gune honetara (
www.hombresigualdad.com) apur bat hobeto ezagutu nahi izanez gero.
Lozoyaren ustez, ezinbestekoa dugu gizonen jarduna, egunen batean emakumeen kontrako indarkeria betiko galduko bada. Horrela, Gizonen Foroak deituta, manifestazioa egin zuten Sevillan 2006ko urriaren 21ean. Hona hemen leloa: Isilduz gero, konplize izango gara (El silencio nos hace cómplices) .
Manifa bukatuta irakurritako komunikatuan Saramagoren pasadizo bat aipatu zuten: antza, behin batean kazetari batek galdetu zion ea uste zuen gobernuek egunen batean emakumeen kontrako indarkeria deuseztuko zuten. Saramagok erantzun omen zuen ez zela oso itxaropentsu, gobernuetan gehienak gizonezkoak izanik.
Ni ez naiz Saramago bezain ezkor. Itxaropenaz bete nau behintzat berriki Interneten gune hau aurkitu izanak:
www.hombresabolicionistas.com. Zeozer egiten dute, egiten dugu, eta ondo, gainera.
Kaixo Martinez:
Ados nago erabat zurekin, desados Saramagorekin. Gizonezkoak gobernuan egoteak ez du esan nahi gizonezkoen jarrera guztiekin ados egongo direnik beti, ezta beti gizonezkoak egongo direnik agintean. Parekidetasunaren bidean, EZINBESTEKOA da gizonezkoen sentsibilizazioa, horren zalantzarik ez dago, baita emakume askoren kontzientzia feminista handitzea ere. Gehienek uste dute ez dagoela diskriminaziorik, zapalkuntzarik, minigona eramateko eskubidea duzulako. Tira, luzatzen ari naiz. Eta bai, isiltasunak konplize egiten gaitu, denok, beti.
Ene Eme | 2007-07-05 - 11:58:49 GMT 1 #
Ni ere konformeago nago zurekin, Saramagorekin baino. Baina, Saramago izanik, haren iritziak gehiago balio omen du nireak baino. Egia da den-denon kontzientzia feminista piztu beharko genukeela. Neurri batean behintzat horrexetarako hasi nintzen blog-gintza zoro honetan.
Ondo segi.
martinez | 2007-07-05 - 14:29:21 GMT 1 #