Asisco loria
Krispin Beovide frantziskotarrak idatzi zuen "Asisco loria", San Frantzisko Asiskoaren hagiografia, bada, 1885ean eta Klasikoak bilduman argitaratu zuen Euskal Editoreen Elkarteak 1992an.
Beovidek gipuzkeraz idatzi zuen (giputza zen bera, Zarautzen eta Tolosan bizi izandakoa), behenafarreraren ñabardura batzuekin.
Erromantzekoen antzeko joskera darabil, klasiko askok bezalaxe, eta euskal kondaira tradizionaleko formula sintaktikoak agertzen dizkigu: "Bazen behin...", "Au zan gizon bat..."
Euskara jatorra, garbia, herrikoia darabil, oso komunikatiboa, oso baliagarria gaur egun ere bai ("gaur dan egunian" dio Beovidek), alfabetatu gabeek entzutekoa, hark berak dioen bezala: "Zerorrek ezpadakizu letzen, beste bati irakur azi egiozu."
Eta nik ikasleei eman ohi diedan gomendioa bera ematen die irakurleei: nik gomendatu ohi diet euskal liburu klasiko bat hartu eta egunean zatitxo edo kapitulutxo bat irakurri eta prosodia, erritmoa, barneratzea. Beovidek gauza bera dio, baina nik baino askoz politago: "Egunean orritxo bat bedere letu biar dezu".

Zabaldu
del.icio.us